ZOG II Mediku Hegalariak - HH-LH12
ADIN EGOKIA
HH-LH12Iraupena
40'Urtea
2020Zuzendaria
Max Lang eta Daniel SanaddonHerrialdea
Erresuma Batua
Sinopsia
Zog dragoia, Perla printzesa eta Teodosio zaldunarekin batera, zeruan zehar hegan ibiltzen da basoko animalien gaitzak sendatzen. Baina eguraldi txarrak jauregian lurreratzera behartzen dituenean, erregeak (Perlaren osabak) printzesa giltzapetuko du, haren ustez neska batentzat ez baitira egokiak abenturak.
Abentura dibertigarri hau film labur batez lagundua dator. Bertan, txori txiki batek erle talde bat ezagutuko du, eta naturan izaki guztiek eginkizun garrantzitsua dutela deskubritu. Zog eta bere lagunek animaliak zaintzen dituzten bezala, txori txikiak ere naturaren oreka eta izaki bizidunen arteko harremana ezagutuko ditu.
Zergatik ikusi film hau?
Umorez eta animazio bizi eta atsegin batez baliatuz, filmak generoari lotutako aurreiritziak apurtzen ditu: Perla printzesak ez du besteek nahi duten bizimodua onartzen, eta bere kabuz erabakitzen du zer izan nahi duen. Adiskidetasuna, elkarlana eta besteak zaintzeko gogoa dira istorioaren bihotza, umorearen bidez modu arin eta hezigarrian landuta. Film lasaia eta dibertigarria da, txikienen irudimena eta ausardia pizteko aproposa.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- JOLAS MATERIALA
- AUTONOMIA
- NORBERagan KONFIDANTZA IZATEA
- ELKARLANA
- ELKAR-ZAINTZA
- PERSEBERANTZIA
- AUSARDIA
- GENERO ESTEREOTIPOEN GAINDITZEA
Material didatikoa
Trailerra


