PAPEREZKO HEGAZKINAK - DBH12

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 1-2
    Iraupena

    96'
    Urtea

    2014
    Zuzendaria
    Robert Connolly
    Herrialdea

    Australia

    Sinopsia

    Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea.

    Zergatik ikusi film hau?

    Guraso baten heriotzak dakarren dolua eta sentimendu ezberdinak erakusten ditu. Ahaleginez eta modu positibo batean gauzak hobeto gainditu daitezkela azaltzen du.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • Adiskidetasuna
    • LEHIA
    • FAMILIA
    • GURASOEN HERIOTZA
    • NERABEZAROA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     
        

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.