ORKESTRA LURTARRA - LH456

This product is no longer available.



ADIN EGOKIA
LH 4-5-6
Iraupena

77'
Urtea

2022
Zuzendaria
Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce
Herrialdea

Euskal Herria

Sinopsia

Behetik hasita, baina beti umoretsu... badator musikaren historia hankaz gora jarriko duen Orkestra Lurtarra! edo ez? Musikaren bidezko bizi-bidai umoretsua biziko dugu, ametsak debalde ez direla erakutsiko digun abentura dibertigarria. Oztopo, beldur, gaizkile... guztien gainetik elkarrekin, Orkestra Lurtarraren lagunekin aurrera egingo dugu, guztion arteko jarrera positiboarekin, kooperazioaren bidez, desberdintasunak maitatzen eta bakoitzaren balioaz konfiantza hartzen. Manurekin batera maiteminduko gara, Stefano Salegi pertsonaia nahaskorraren aholkuekin galduko gara, Aldikaren azkureak sentituko ditugu... Zein da zure ametsa? zure bidaia? zure orkestra? Orkestra Lurtarraren lagunak prest ditugu dibertitzeko, musika maitatzeko modu berri bat deskubritzeko!

Zergatik ikusi film hau?

Musikaren jatorri eta onurak ezagutzeko. Euskal instrumentuen ezagutza indartzeko. Gezurrak hanka motza duela ikasteko. Desio eta ametsen mugak ezagutu eta ohartzeko.

FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

  • MUSIKA
  • IRUZURRA
  • ADISKIDETASUNA
  • AMETSAK BETETZEA

Material didatikoa

Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

Trailerra


 
 

Filma ikusi hemen 

Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.