GRUFALOA - HH
This product is no longer available.
ADIN EGOKIA
HHIraupena
45'Urtea
2019Zuzendaria
Max LangDaniel Snaddon
Herrialdea
Erresuma Batua
Sinopsia
"Barraskiloak eta balea" filmak barraskilo gazte egonezin baten istorioa azaltzen du. Bidaiatzeko eta mundua ezagutzeko gogoa du, barraskilo gazteak. Balea konkordun batek erantzun dio, eta elkarrekin itsasoetan barna abiatu dira.' Urruneko lurrak, mendiak eta hondartza zoragarriak aurkitu dituzte.' Egun batean, baleak norabidea galdu du txalupa zaratatsu batzuen ondorioz, eta badia isolatu batera iritsi da. Barraskilo txikiak balea atera behar dio lagunari.' Baina nola lortuko du?
Lagun minari buruzko istorio polita. Urpeko munduko lekurik harrigarri eta magikoenak erakutsiko dizkigu. Besteak beste, Grufaloa, Zog eta Arratoi Pirata filmetako ekoizleetatik, Julia Donaldson autore britainiarrak idatzitako liburuetako batean oinarritua.
Zergatik ikusi film hau?
Ametsak betetzea, norbere buruan sinistea, ingurune zailari aurre egitea, besteen iritziari jaramon ez egitea, laguntasuna eta konpromisoaren inguruko balioak azaltzen ditu filmak
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- ausardia
- LAGUNTASUNA
- NORBERARENGAN SINISTEA
- KONPROMISOA HARTZEA
- ESFORTZUAREN GARRANTZIA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA