FIGHT GIRL - DBH

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 
    Iraupena

    84'
    Urtea

    2023
    Zuzendaria
    Johan Timmers
    Herrialde
    Herri Behereak 

    Sinopsia

    Bo, hamabi urteko neskato bat, kickboxing borrokalari trebea da, baina izaera handiegia du. Gainera, gurasoen etengabeko liskarrek aztoratu egin dute neska, dibortzio baten erdian baitaude. Bo-k bere emozioak kontrolatzen ikasi behar du eta, aldi berean, dena ezin duela kontrolatu onartu behar du.

    Zergatik ikusi film hau?

    Filmak garapen pertsonala, sentimenduen kudeaketa eta familia arazoen arteko borrokak azaleratzen ditu. Bo-k kickboxing bidez bere burua indartzen eta arazoak gainditzen ikasten du. Horrek inspirazioa eta motibazioa garatu ditzake gazteengan, euren erronkak aurrera eramaten lagunduz. Filmak, emozioak eta familia tentsioak modu positiboan kudeatzeko irakaspenak eskaintzen ditu, euren bizitzan aurki ditzaketen zailtasunak gainditzen lagunduz.   


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • autoezagutza: AUtoestimu eta autokontzeptua
    • emozioak
    • erlaxazio teknikak
    • aurreiritziak
    • NERABEZAROA
    • aDISKIDETASUNA 

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
     

    Trailerra


     
     


    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.