AMA MU - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
63'Urtea
2022Zuzendaria
Mohammad KheyrandishHerrialdea
SuediaSinopsia
Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.
Zergatik ikusi film hau?
Emozioak eta giza balioak lantzeaz gain, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituen filma da. Norbere etxearekiko sentimenduei buruz hausnartzen erakusten du. Ingurumena eta animalien bizi estiloa landuz, natura eta ekologiara hurbiltzen ditu. Filmak, hegaztien migrazioa eta ingurumenarekiko kontzientzia handitzen ditu.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- hegazti migratzaileak
- baserria
- baserriko lanabesak
- etxearekiko sentimendua
- estereotipoak
- NATURA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian
duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure
ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA