AGUR ETXEBESTE - DBH34-BATXI

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 3-4-BATXI
    Iraupena

    101'
    Urtea

    2019
    Zuzendaria
    Telmo Esnal,  Asier Altuna
    Herrialdea

    Euskal Herria

    Sinopsia

    Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) "osasun arazoengatik" alkate izateari uztera behartua dago. Hala ere, udaletxeko agintea ez galtzearren bere emaztea den Maria Luisa (Elena Irureta) izendatuko du herriko lehen emakume alkatea. Maria Luisak bere lana serio hartu eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du. Ondorioz, bikote erlazioa hankaz gora jarriz.

    Zergatik ikusi film hau?

    Estereotipoak apurtu daitezkeela azaleratzen duen filma da. Pertsonen artean sortu daitezkeen sentimendu ezberdinak lantzeko aproposa eta botereak ekar dezakeen nortasun aldaketak eta horrek duen eragina hausnartzeko baliagarria.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • GENERO IKUSPEGIA
    • BOTEREKERIA
    • korrupzioa
    • BULLYINGA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.