IRABAZLE ETA GALTZAILE - LH456
ADIN EGOKIA
LH 4-5-6Iraupena
85'Urtea
2004Zuzendaria
Kjell SundvallHerrialdea
Suedia
Sinopsia
Fredrik, hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean. Dena den, koska ere badu zaldi horrek, ez baitu irabazteko gogorik nonbait. Fredrik gero eta denbora gehiago eskainiko dio zaldiari eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metrotako lasterketarako gogoz prestatzen ari bada ere. Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea, bizitzan irabaztea ere bilatzen duena. Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio bai eta bizitzan benetan irabazteko zer den beharrezkoa ere.
Zergatik ikusi film hau?
Gure bizitzan garrantzitsuak diren gauzak identifikatzea eta hauei lehentasuna ematearen garrantzia.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- Adiskidetasuna
- FAMILIA
- ABENTURA
- LEHIA
- AITATASUNA
- AMETSAK BETETZEA
- TALDE LANA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA
Trailerra


