2 URTE, 4 HILABETE ETA EGUN 1 - DBH34-BATXI
ADIN EGOKIA
DBH 3-4-BATXIIraupena
90'Urtea
2020Zuzendaria
Lander GarroHerrialdea
Euskal Herria
Sinopsia
Dokumentala da, elebitan, euskaraz eta gazteleraz, euskarazko azpitituluekin.
Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta
hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango
den egunean.
Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.
Zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 90 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.
Zergatik ikusi film hau?
Euskal gizartearentzat hain garrantzitsua izan zen intsumisio mugimenduan emakumeek ezinbesteko papera bete zutela konturatuko gara.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- DESOBEDIENTZIA ZIBILA EZ BORTITZA
- EUSKAL HERRIKO HISTORIA
- GIZARTE MUGIMENDUAK
- GIZARTEA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA
Trailerra


